HASIERA
GALDETEGIA
1.-Zer da arrazoibidea?
a)Logikaren printzipiotan oinarriturik, xede baterako intentzionalitatea eta kontzientzia osoz subjektua martxan jartzen duena.
b)Pentsamendu konplexua da.
c)Pentsamendu oso sinplea.
d)a eta b zuzenak dira.
e)a eta c zuzenak dira.
2.-Arrazoibidea noiz da DEDUKTIBOA?
a)Datu partikularretatik abiatuz ondorioak ateratzen direnean.
b)Kategoria orokorretatik abiatuz kasu partikular edo zehatzak ondorioztatzen ditugunean.
c)Pentsalarien ideietan bakarrik oinarritzen garenean.
d)Ondorio orokorrak bakarrik ateratzen ditugunean.
e)Erantzun guztiak okerrak dira.
3.-Arrazoibidea noiz da INDUKTIBOA?
a)Datu zehatzetatik abiatuz ondorio orokorrak ateratzen ditugunean.
b)Pentsalarien ideiak aipatzen ditugunean.
c)kategoria orokorretatik abiatuz kasu partikular edo zehartzak ondorioztatzen ditugunean.
d)Pentsalarien ideietan bakarrik oinarritzen garenean.
e)Erantzun guztiak okerrak dira.
4.-Etapa prelogikoetan, Piaget-ek testuan zein fase aipatzen ditu?
a)1.etapa: 0-2 urte eta 2.etapa: 2-7 urte.
b)1.etapa: 0-3 urte eta 2.etapa: 3-6 urte.
c)1.etapa: 0-2 urte eta 2.etapa: 2-6 urte.
d)1.etapa: 0-4 urte eta 2.etapa: 4-7 urte.
e)1.etapa: 0-3 urte eta 2.etapa: 3-7 urte.
5.-Piaget-ek nola izendatzen du lehenengo etapa?
a)Erreflexuen etapa.
b)Zoriontasunaren etapa.
c)Aldi sensoriomotorra.
d)Operazio aurreko aldia.
e)Erantzun guztiak okerrak dira.
6.-Piaget-ek nola izendatzen du bigarren etapa?
a)Erreflexuen etapa.
b)Zoriontasunaren etapa.
c)Aldi sensoriomotorra.
d)Operazio aurreko aldia.
e)Erantzun guztiak okerrak dira.
7.-Lehenengo etapan aldi desberdinak bereizten dira. Ondoren agertzen diren aldietatik, zein EZ da lehenengo fase horretan ematen?
a)Barne errepresentazioen hastapenak.
b)Bigarren mailako erreakzio zirkularrak.
c)Bigarren mailako eskemen koordinazioa.
d)Pentsamendu intuitiboen aldia.
e)a eta d baieztapenak ez dira ematen.
8.-Erreflexuen aldiari dagokionez, ondoren aipatzen diren baieztapenetatik OKERRA dena aukera ezazu.
a)0-1 hilabete artean ematen da.
b)Haurrak ez du bere ikusmen esparruan kokatzen den irudikatzen.
c)Intentzionalitatearen estreineko urratsak ematen dira.
d)Erreflexu desberdinak daude, hala nola hurrupatze eta eta oratze erreflexuak.
e)Piaget-en lehenengo etaparen barruan aurkitzen da aldi hau.
9.-Lehen mailako erreakzio zirkularrei dagokionez, erantzun zuzena aukera ezazu.
a)Lehendabiziko eskemak sortzen dira, erreflexuetatik eratortzen direnak.
b)Ez du ekintzarik asmatzen.
c)a eta b zuzenak dira.
d)Akzioak errepikatzeko gauza izango dira.
e)Pentsamendu sinbolikoarekin hasten da.
10.-Hirugarren mailako erreakzio zirkularren aldia noiz gertatzen da?
a)Lehenengo hilabetean.
b)4 eta 8 hilabete bitartean.
c)12 eta 18 hilabete bitartean.
d)2 eta 3 urte bitartean.
e)Erantzun guztiak okerrak dira.
11.-Ondoko baieztapenetatik zein edo zeintzuk ez dira pentsamenduaren ezaugarri orokorrak?
a)Umea eskemak barneratzeari ekiten dio eta lengoaia menperatzen hasten da.
b)Umearen arrazoiketa ez da intuitiboa.
c)Lehendabiziko inbarianateak mamitzen ditu.
d)Pentsamendu egozentrikoa.
e)a eta b zuzenak dira.
12.-Zein da pentsamendu transduktiboari erreferentzia egiten dion baieztapena?
a)Umea era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua ez da deduktiboa ez eta induktiboa ere.
b)Umea era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua ez da deduktiboa baina bai induktiboa.
c)Umea era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua deduktibo da baina ez induktiboa.
d)Umea era ez logikoan datuak lotzen ditu eta pentsamendua deduktiboa eta induktiboa da.
e)Urte bateko haurrek adierazten dute pentsamendu mota hau.
13.-Pentsamendu transduktiboari erreferentzia egiten dion baieztapena aukeratu.
a)2-4 urte bitarteko umeek adierazten dute pentsamendu transduktiboa.
b)Pentsamendu transduktiboa aurrekontzeptuetan oinarritzen da.
c)a eta b zuzenak dira.
d)Pentsamendua ez deduktiboa baina baina induktiboa.
e)a,b eta c erantzunak zuzenak dira.
14.-Pentsamendu intuitiboari erreferentzia egiten EZ dion baieztapena aukeratu.
a)4-7 urte bitartean suertatzen den pentsamendu ez-logikoa da.
b)Zailatsunak ditu sailkapenak egiteko.
c)Egoera sinpleak ondo ulertzen ditu.
d)Baieztapen logikoak egiteko gai da.
e)Pentsamendu intuitiboa aurrekontzeptuetan oinarritzen da.
15.-Zazpi urtetik aurrera, arrazoibide logikoaren benetako unea hasten da eta ikuspegi piagetanotik aldi desberdinak banatzen dira. Aukera ezazu zuzena dena.
a)Operazio abstraktuko aldia.
b)Operazio formaleko aldia.
c)Operazio konkretuko aldia.
d)a eta b zuzenak dira.
e)b eta c zuzenak dira.
MAPA
4_mapa_ortega_arraztoa.pdf
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.